Selektion method
Behar duzun tech talentuarekin konektatu eta pertsonak fidelizatzeko hautaketa prozesu osoan zehar lagunduko zaitugu.
Ezagutu gure K method-a
Behar duzun tech talentuarekin konektatu eta pertsonak fidelizatzeko hautaketa prozesu osoan zehar lagunduko zaitugu.
Gure Digital Hub-eko ateak irekiko dizkizugu; tech profesionalek esperientziak eta ideiak partekatzen dituzten gunea.
Zu eta zure taldea lagunduko dugu, talentuari loturiko epe luzerako erronkei aurre egiten
Gure foku nagusia zurekin egotea da:
Elkarrekin ebaluatuko dugu profesionala enpresan sartzeko aukerarik onena zein den.
Realizamos hasta 3 entrevistas:
CULTURA FIT + IDIOMA + PRUEBA TÉCNICA.
Garantizando que encajen perfectamente con lo que necesitas.
Pertsonak erdigunean jartzeko konpromezua dugu; zure pertsonen arloko partnerra izan nahi dugu.
Ametsak aukerekin lotzen ditugu:
Latinoamerikan tech profesionalak bilatzen espezializatu gara, birkokatze-zerbitzuak eskainiz. Enpresaren eta profesionalen arteko win-win bat ziurtatzen dugu.
Nekez jasoko dituzu milaka hautagai lanpostu huts bakoitzeko, baina bai bilatzen duzunarekin bat datozenak!
Hamar egunerarte behar izaten dugu talentu egokia bidaltzeko.
Xede bat duten enpresekin lan egiten dugu. Lankidetza bat adosteko, elkar ezagutu behar dugu eta zurekin bide oso bat eraikiko dugula sinetsi.

Talentuaren bilaketa eta gure Digital Hubean ezartzeko aukera uztartzen dituen zerbitzu integrala eskaintzen dugu.
Zer esan nahi du honek?
Profesional trebatuetara iristeaz gain, beharrezko azpiegitura guztia ere eskuratu ahal izango duzula; profesionala gure taldean integratu ahal izango duzu. Zerbitzu oso bat eskaintzen dugu; bulegoetatik hasi eta Konexioren zerbitzu operatibo eta onuretaraino, zure taldearen arrakasta eta fidelizazioa bermatuz.
Bila zabiltzan tech profesional horiekin konektatzen zaitugu.
Pertsona horien onboardingaz arduratzen gara, hitzaren zentzurik zabalenean. Lehen kontaktutik erabat integratu arte, prozesua arina, atsegina eta eraginkorra izango dela ziurtatzen dugu.
Zure taldea hazi, sendotu eta eboluzionatu dadin lagunduko dizugu. Bidearen urrats bakoitzean gaude, ekimen estrategiko bakoitza babestuz eta zure taldeari euskarri sendo bat eskainiz, enpresa-bidaiaren etapa bakoitzean arrakasta bermatuz.
Zure taldea zure plantillan sartzeko unea iristen da, eta guk ziurtatuko dugu prozesu hori ahalik eta arinena eta suspergarriena izango dela. Trantsizioa leuna eta babes emozionalez betea izateaz arduratzen gara, integrazio arrakastatsua eta konfiantzaz betea bermatzeko.

Berrikuntza-giroa
Gure Digital Hub-en parte izateak zure taldea berrikuntza motor nagusia den ingurune batean murgiltzea eragingo du. Beste tech profesional batzuekin lankidetzan arituko da eta ideiak partekatuko ditu, eta horrek irtenbide eta proiektu berriak sortzea sustatuko du.
Kostu optimizatuak
Gure Digital Hub-arekin bat egitean, kostuak eta zure azpiegitura ezartzeko denbora aurreztuko dituzu. Gainera, espazio honetako beste kide batzuekin baliabideak eta zerbitzuak partekatzean, zure gastu operatiboak nabarmen murriztu ditzakezu eta zure negozioaren errentagarritasuna handitu.
Lehia-bereizketa
Merkatu saturatu batean nabarmentzea funtsezkoa da enpresa-arrakastarako. Gure Digital Hub-arekin elkartzean, berrikuntzarekin eta bikaintasunarekin duzun konpromisoa adierazteaz gain, zure industriako lider gisa ere agertzen zara, eta horrek lehiarako abantaila paregabea ematen dizu.
Malgutasuna eta moldagarritasuna
Gure Digital Hub-ek zure taldearen beharretara egokitzen den giro malgua eskaintzen du. Lan-eremu moldakorrekin eta ordutegi-aukera malguekin, zure denbora eta baliabideak optimizatu ahal izango dituzu, zure proiektuak eskatzen duenaren arabera.

Enpresei laguntza ematen diegu talentuaren kudeaketa aurreratu eta kontziente baterako bidean, beren helburuak lortzen laguntzeko, pertsonen ongizatea alde batera utzi gabe.
Elkar ulertuz eta epe luzerako ikuspegi partekatuz lortu nahi dugu beti, esperientzia bakoitza bi aldeentzako irakaspenez betetako garapen-bidaia bihurtuz.
Pertsona batek zurekin egiten duen bidaia osoa aztertuko dugu, baita interakziorako funtsezko puntuak ere, hautagaia denetik, zurekin garatzen denetik eta, azkenean, alde egiten duenetik.
Zure taldeak berebiziko garrantzia du elkarrekin hasiko dugun bidaia honetan; beraz, zurekin sinatuko dugun lehen akordio garrantzitsua entzute aktiboarena da.
Hartuko dugun bidearekin zure taldea konprometituta edukitzeak bermatuko du, halaber, prozesu honetan eskuratutako ezagutza guztiak enpresan jarraitzea eta haien hazkunde profesionala erraztea.
Zure intuizioa baliotsua da, baina Zuzendaritza Nagusia konbentzitzeko hori baino gehiago beharko duzu: datuak.
Zure prozesuak aztertzen ditugu eta behar diren datuak ateratzen ditugu zure ekintzak neurtu ahal izateko eta Zuzendaritzarentzat argudio sinesgarri bat eraikitzeko.
Bide horrek zure enpresaren etorkizunerako duen garrantzian sinesten baduzu, baina zure mugen jakitun bazara, ez izan zalantzarik eta partekatu gurekin. Gehiago eskain diezazukegu, baina ez aurretik entzun eta ezagutu gabe. Gehiago eskain diezazukegu, baina ez aurretik entzun eta ezagutu gabe.
"Meraki" hitz grekoa da, eta gu guztion esentziaren parte da Konexion, eta egunero animatzen gaitu gure arima, sormena eta maitasuna gure bezeroekin egiten ditugun proiektuetan jartzera, betiere elkarreraginean ari garen pertsonengan aztarna bat uzteko ideiarekin.